XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erresistentzia ohmiko hutsa duen zirkuitu batean korronte alternoaren tentsioak eta intentsitateak une berean izango dituzte beren balio maximoak eta minimoak.

Kondentsadorerik baldin badago, honek zirkuituan alde batetik 90ampdeg;ko desfasea sortzen du, intentsitatea tentsioarekiko aurreratuz, eta bestetik, Erreaktantzia kapazitibo izeneko erresistentzia berria ezartzen zaio zirkuituari.

Erreaktantzia kapazitiboa, kondentsadorearen kapazitate eta abiadura angeluarrekiko alderantziz proportzional da.

.

Zirkuituan bobinarik baldin badago, honek ere 90ampdeg;ko desfasea sortzen du, baina oraingoan tentsioa intentsitatearekiko aurreratuz.

Bobinek, kondentsadoreek bezala, beren erresistentzia ezartzen diote zirkuituari, hots, erreaktantzia induktiboa.

Erreaktantzia induktiboaren balioa, autoindukzio-koefiziente eta abiadura angeluarrekiko proportzional da. .

Oharra: Erregela nemotekniko bat erabili ohi da batzutan desfasetan nork nori aurrea hartzen dion gogoratzeko.

ELIKE hitza da erregela eta honek zera adierazten du.

L bobina, K kondentsadorea, E tentsioa eta I intentsitatea: Bobina bada, E Iren aurretik E L I.

Kondentsadorea bada, I Eren aurretik I K E.

Adibidea: Kalkulatu bobina baten erreaktantzia induktiboa, bere autoindukzio-koefizientea 400 milihenry-koa eta korrontearen maiztasuna 50 Hertz-ekoa bada.

Datuak: L=400 milihenry=0,4 Henry.

f=50 Hertz.

Ebazpidea: .